AGOUR GASNATEGIA
Agour gasnategien erdian, segi ezazu Joanes artzaina bere etxolan gaindi! Bere bizilekua erakutsiko dizu, eta lehen bezalako ardi gasna ezin hobe baten egiteko sekretu guziak erakutsiko dizkizu. Hori aitzin, bideo labur batek Euskal Herria eta bere historia aurkeztua ukanen dizkizu. Erakustokiaren galeriatik, sekulako bista ukanen duzu, gasnen ontzeko gasnategiak eta haien ehunka gasnen begitatzeko! Ezin hutsegina!
Eta usaiak nahi duen bezala, Agour gasnategiak dastatze bat proposatuko dizu, Ossau Iraty AOC-ko ardi gasnen gustu eta berezitasunen gaindi.
Mokofinek saltegian euskal mozkin ainitz ere atxemaiten ahalko dituzte!
Ikus ezazu baita ere mendiko gasnategia ("fruitière"), Iratiko azpian!
Erakustokia
Uztaila eta Agorrila: Oren guziz bisita bat 9 etatik 11ak arte eta 14 tik 17 ak arte
Irailetik Ekaina arte: Bisitak 10:30tan eta 15:00tan
Preziok :
- Bakarrik 5 euros
- Taldean 4 euros
Saltokia urte osoan idekia:
Astelehenetik ortziralera: 08.30 tik 12.00 arte eta 14.00 tik 18.00 arte
Larunbata goizetan : 08.30tik 12.00 arte
ARTZAINGOA ETA GASNAREN EUSKAL ERAKUSTOKIA
|
AGOUR gasnategia D 918 Luhusoko bidea Tél. : +33 5 59 37 63 86 |


Gasnaren Erakustokia

